2 Erregueac 17:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.

5. Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.

6. Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?

7. Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua.

8. Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin.

9. Beharbada orai gordea dago cilhoca batean, edo bereci duqueen leku batean; eta hastetic çureetaric norbait xahutzera heldu bada, guciec adituco dute, eta erranen dute: Sarrasqui bat eguina içan da Absalomi jarraiquitzen cen populuan.

2 Erregueac 17