18. Eta ihardestean erreguec erran cioen emaztequiari: Ez beçadaçu gorde galdatzen darotzudan gauça. Eta emaztequiac erran cioen: Minça çaite, erregue ene jauna.
19. Joaben escua ez othe da çurequin hautan orotan? Emaztequiac ihardetsi çuen eta erran: Arimaz eguia, ene erregue jauna, ez da ez escuin, ez ezquer ene erregue jaunari eman diozcadan hautaric orotaric; ecen çure cerbitzari Joabec berac manatu darot, eta berac eçarri ditu solas hauquiec guciac çure nescatoaren ahoan.
20. Solas hunen itchura itzul neçan, Joab çure cerbitzariac manatu darot hori: bainan çu, oi ene erregue jauna, Jaincoaren aingueruac duen beçala çuhurcia, çuhur çare gauça gucien aditzeco lurraren gainean.
21. Eta erreguec erran cioen Joabi: Jabalia naiz, eta onhetsi dut çure solasa; çoaz beraz eta itzularaz çaçu Absalom, ene semea.
22. Eta lurrerat ahuspez eroriric, Joabec adoratu çuen eta erregue benedicatu; eta Joabec erran çuen: Egun çure cerbitzariac eçagutu du, gracia aurkitu dudala çure aitzinean, ene erregue jauna; ecic onhetsi duçu çure cerbitzariaren hitza.
23. Joab jaiqui cen beraz, Jesurrera goan cen eta Jerusalemera erakarri çuen Absalom.
24. Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.