4. Hargatic Hanonec hartu cituen Dabiden cerbitzariac, murriztu cioten biçarraren erdia, soinecoen erdiac hautsi iphurdi-maceletaraino, eta guero igorri cituen.
5. Berri hori ekarria içan cenean Dabidi, igorri çuen hequien bidera, ecen guiçonac ahalque hainitz itsusian eçarriac ciren, eta Dabidec gaztiatu çaroeten: Çaudezte Jericon çuen biçarra luça dadien arteo, eta orduan ethorrico çarete.
6. Bada, Amonen semeec ikustenez irain eguin çaroetela Dabidi, igorri çuten Errohobeco eta Sobaco Siriarretara eta saritan erakarri cituzten hogoi mila oinezco, eta mila guiçon Maaca erreguea ganic, eta hamabi mila guiçon Istoben ganic.
7. Dabidec aditu çuenean hori, igorri cituen Joab eta guerlarien armada gucia.
8. Amonen semeac atheratu ciren beraz eta lerrotan jarri ciren atheco sarcearen aitzinean; Sobaco eta Errohobeco Siriarrac, berriz, eta Istob eta Maaca celhaiean ciren berez.
9. Joabec ikusiric beraz gudua bere contra aitzinetic eta guibeletic xuxendua çuela, Israelgo hoberen gucietan hautatu cituen guiçonac, eta lerroac xuxendu cituen Siriarren contra.