1. Bada, guerthatu cen, Saul hil ondoan, Dabid itzuli cela Amalequen sarrasquitic, eta bi egun egotu cela Siceleguen.
2. Eta hirugarren egunean aguertu cen guiçon bat Saulen campetaric heldu cena, soinecoac xehaturic eta burua herrautsez estalia; eta Dabiden aitzinera ethorri cenean, ahuspez erori cen eta adoratu çuen.
3. Eta Dabidec erran cioen: Nondic heldu çare? Ihardetsi cioen: Israelgo campetaric ihes eguin dut.
4. Dabidec erran cioen: Cer guerthatu da? erradaçu. Hunec ihardetsi çuen: Populuac gudutic ihesari eman du, eta hainitzac populutic hilac erori içan dira; eta Saul ere eta Jonathas haren semea hilac dira.