52. Çarahiarena Meraioth, Meraiothena Amarias, Amariasena Aquitob,
53. Aquitobena Sadoc, Sadoquena Aquimaas.
54. Eta hauquiec dira hequien egoitzac herrietan eta herrien muguetan, erran nahi da Aaronen semeenac, Caatharren ahaidegoen arabera; ecen hequiei çorthean guerthatu citzaizcoten.
55. Hequiei eman çaroezten beraz Hebron Judaco lurrean, eta hartaco hiripeac inguruan;
56. Bainan hirico bazterraldeac eta herriac emanac içan ciren Calebi, Jephonen semeari.
57. Bada, Aaronen semeei eman içan çaroezten ihes-lekutaco hiriac, Hebron eta Lobna bere hiripeequin;
58. Jether ere eta Esthemo beren hiripeequin, halaber Helon eta Dabir beren hiripeequin,
59. Asan ere eta Bethsemes beren hiripeequin;
60. Benjamingo leinutic berriz, Gabee eta hango hiripeac, Almath bere hiripeequin, Anathoth ere bere hiripeequin; orotara hamahirur hiri hequien familien arabera.
61. Caathen odoleco gaineraco umeei berriz, Manaseren leinu erditic eman çaroezten hamar hiri.