1 Paralipomenac 4:22-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta Iguzquia gueldiaraci çuena, eta Gueçurraren guiçonac, eta Segura eta Erretzailea, Moaben aitzindari içatu eta Lahemera bihurtu cirenac. Horiec dira beihalaco solasac.

23. Hequiec dira baxereguileac, Landaretan eta Berhoetan çaudecenac, erregueren baithan haren lanetan, eta han beren egoitza eguin içan dutenac.

24. Simeonen semeac: Namuel, Jamin, Jarib, Çara eta Saul,

25. Ceinaren seme baitzen Selum, Selumena Mapfan, eta Mapsamena Masma;

26. Masmaren semeac: Hamuel, Hamuelena Çacur, Çacurrena Semei.

27. Semeic içan cituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiec etzuten içan haur hainitz, eta ahaidego gucia ecin heldu içan cen Judaren haurren bardinera.

28. Bada, beren egoitza eguin çuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen,

29. Balan, Asomen, Tholaden,

30. Bathuelen, Horman, Siceleguen,

31. Bethmarcabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiec dira hequien hiriac Dabid erreguearen egunetaraino.

32. Hequienac ciren oraino borz hiri edo hirisca, Etam, Aen, Erremon, Thoquen eta Asan,

33. Eta hiri horien inguruetaco herri guciac Baaleraino. Hori da hequien egon-lekua eta egoitzen xehatzapena.

34. Mosobab, Jemlec, Josa Amasiasen semea,

35. Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena),

36. Elioenai, Jacoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia,

37. Eta Ciça Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena;

38. Horiec dira aitzindari aiphatuac beren ahaidegotan, eta ezconçaz beren etchea berhatu çuten handizqui.

39. Eta goan ciren Gadorren sarcecotzat, haranaren iguzqui-haice alderaino, eta beren arthaldeençat alhapideac bilhatzeco.

1 Paralipomenac 4