1. Bada, Dabidec Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo lehembicicoac, leinuetaco buruçaguiac, tropetaco aitzindariac erregue cerbitzatzen çutenac, milatariac, ehuntariac, erregueren içate eta ontasunen gaineco cirenac, bere semeac ebaquiequin, handiac eta armadaco guiçonic guerlarienac.
2. Erregue jaiqui cen, eta xutic ororen aitzinean, erran çaroeten: Ene anaiac eta ene populua, adi neçaçue: Içatu dut gogoan templo baten eguitea, hartan eçarceco Jaunaren batasuneco arka, gure Jaincoaren oinetaco alkia; eta haren eguiteco xuxendu ditut oro.
3. Bainan Jaunac erran içan darot: Ez daroçu çuc ene icenari alchaturen etcheric, ceren çaren guerla-guiçona, eta odola ixuri duçulacoz.
4. Bainan Israelgo Jainco Jaunac hautatu içan nau ni ene aitaren etche gucitic, bethicotzat Israelen gainean erregue içateco; Judatic ecen hautatu ditu buruçaguiac. Bada, Judaren etchean ene aitaren etchea du hautatu; eta ene aitaren semeetaric ni nahi içan nau bereci Israel guciaren erreguetzat.
5. Berçalde ene semeetaric (ecic Jaunac asco haur eman içan darozquit), ene seme Salomon hautatu du, jarraraztecotzat Jaunaren erresumaco tronuaren gainean Israelen.