22. Eta Dabidec erran çaroen: Indaçu çure larraineco leku hori, hor Jaunari alcha dioçodan aldare bat eta gaitza populutic guibela dadien, eta dirutan har çaçu larrainaren balioa.
23. Ornanec berriz, ihardetsi çaroen Dabidi: Har çaçu, eta hortaz nahi duena eguin beça ene erregue jaunac; ene idiac ere holocaustaraco ematen ditut, lerac egurretaco eta oguia sacrificiotzat; guciac gogo onez emanen ditut.
24. Erregue Dabidec erran çaroen: Ez da horrela içanen, bainan horren balioaren dirua emanen darotzut; ecic ez dut bahar hori çuri kendu, eta horreletan Jaunari holocausta urruac escaini.
25. Dabidec Ornani eman ciozcan beraz lekuarençat sei ehun siclo phisu çucenenecoac,