1 Korintoarrei 7:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Emazteari senharrac çor draucan onheriztea renda bieçó: eta halaber emazteac-ere senharrari.

4. Emazteac bere gorputza eztu bere bothereco: baina senharrac: eta halaber senharrac-ere bere gorputza eztu bere bothereco, baina emazteac.

5. Ezteçaçuela defrauda batac bercea cembeit demboratacotz consentimendu batez ezpada, baruretan eta orationetan emplega çaiteztençát: eta harçara elkargana itzul çaitezte, Satanec tenta etzaitzatençát çuen incontinentiagatic

6. Baina haur erraiten dut permissionez, ez manamenduz.

7. Ecen nahi nuque guiçon guciac liraden ni beçala: baina batbederac bere dohain propria du Iaincoaganic, batac hunela eta berceac hala.

1 Korintoarrei 7