19. Cer erraiten dut beraz? idola cerbait dela? edo idolari sacrificatu çayona, cerbait dela? ez.
20. Aitzitic diot, ecen Gentiléc sacrificatzen ditutzen gauçác, deabruey sacrificatzen drauztela, eta ez Iaincoari: eztut bada nahi çuec participant çareten deabruén.
21. Ecin Iaunaren copá edan deçaqueçue, eta deabruaren copá: ecin Iaunaren mahainean participant çaratezte: eta deabruén mahainean.
22. Ala nahi dugu asserre eraci Iauna? ala hura baino borthitzago gara?
23. Gauça guciac permettitzen çaizquit, baina guciac eztirade probetchutaco: gauça guciac permettitzen çaizquit, baina gauça guciéc eztute edificatzen.
24. Nehorc ezteçala bere propria bilha, baina batbederac bercerena.
25. Haraquinçán saltzen den orotaric, ianagaçue: deus galdeguin gabe conscientiagatic.
26. Ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.
27. Eta baldin infideletaric cembeitec gomitatzen baçaituztez, eta ioan nahi baçarete: aitzinera eçarten çaiçuen orotaric ianagaçue, deus galdeguin gabe conscientiagatic.
28. Baina baldin cembeitec erran badieçaçue, Haur idoley sacrificatua da, ezteçaçuela ian, auertitu çaituztenagatic, eta conscientiagatic: ecen Iaunarena da lurra eta hartango complimendua.