1 Erregueac 28:21-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Orduan emaztequi hura hurbildu citzaioen Sauli (ecic Saul hainitz nahasia cen), eta erran cioen: Huna çure nescatoa jautsi da çure erranera, ene bicia menturan eçarri dut, eta ençun ditut erran daroztatzun solasac.

22. Orai beraz çuc ere adi çaçu çure nescatoaren hitza, ogui-ahamen bat eçarrico dut çure aitzinean, janez indar har deçaçun eta bidea eguin ahal deçaçun.

23. Saulec etzuen nahi içan, eta erran çuen: Ez dut janen. Bainan bere cerbitzariec eta emaztequiac borchatu çuten; eta azquenecotz, hequien erranac ençunic, xutitu cen lurretic eta jarri ohearen gainean.

24. Bada emaztequi harec alhaco aratche bat etchean baçuen, eta higuitu cen, eta hil çuen hura; eta irina harturic orhatu çuen, eta erre cituen airisac,

25. Eta eçarri cituen Saulen eta haren cerbitzarien aitzinean. Jan çutenean, xutitu ciren, eta gau hura gucia bidean ibili ciren.

1 Erregueac 28