1 Erregueac 28:13-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Erreguec erran cioen: Ez içan beldurric; cer ikusi duçu? Emaztequiac Sauli ihardetsi cioen: Jaincoac ikusi ditut luphetic igaiten.

14. Saulec erran cioen: Nolacoa da? Ihardetsi çuen: Guiçon-çahar bat igan da, eta capa bat du soinean. Saulec eçagutu çuen Samuel cela, eta gurthu cen ahuspez lurrera, eta adoratu çuen.

15. Bada, Samuelec erran cioen Sauli: Certaco asaldatu nauçu ene eraiquitzeco? Saulec ihardetsi cioen: Hestura gaitzean naiz: Filistindarrec gudu emanen darotate, eta Jaincoa guibelatu da ni ganic, eta ez nau ençun nahi içan, ez profeten bidez ez-eta ametsenez; çu deithu çaitut beraz, iracats diçadaçunçat cer eguin behar dudan.

16. Eta Samuelec erran cioen: Certaco hari çaizquit galdeca, Jauna çu ganic guibelatu denean eta çure partidaren gana iragan?

1 Erregueac 28