1 Erregueac 14:9-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hula minçatzen baçaizquigu: Çaudezte gu çuen gana heldu arteo; gueldituco gare gure lekuan, ez gare hequien gana iganen.

10. Ordean erraten badarocute: Igan çaizte gure gana, iganen gare, ceren Jaunac gure escuetara eman baititu; hortaric eçagutuco dugu.

11. Biac aguertu ciren beraz Filistindarren guardiari, eta Filistindarrec erran çuten: Horra Hebrearrac non atheratzen diren gordeac çauden cilhoetaric.

12. Guardiaco guiçonac minçatu ciren Jonathasi eta haren ezcutariari, eta erran cioeten: Igan çaizte gure gana, erakutsico darotzuegu gauçatto bat. Eta Jonathasec erran cioen bere ezcutariari: Igan gaitecen, jarraic çaquizquit, ecen Jaunac Israelen escuetara arthiqui ditu.

13. Jonathas igan cen beraz, escuz eta çangoz çarrapoca, eta escutaria haren ondotic. Etsaietaric batzuec lurra jotzen çuten Jonathasen aitzinean, eta ezcutariac hilcen cituen berceac haren ondotic.

1 Erregueac 14