1 Erregueac 14:12-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Guardiaco guiçonac minçatu ciren Jonathasi eta haren ezcutariari, eta erran cioeten: Igan çaizte gure gana, erakutsico darotzuegu gauçatto bat. Eta Jonathasec erran cioen bere ezcutariari: Igan gaitecen, jarraic çaquizquit, ecen Jaunac Israelen escuetara arthiqui ditu.

13. Jonathas igan cen beraz, escuz eta çangoz çarrapoca, eta escutaria haren ondotic. Etsaietaric batzuec lurra jotzen çuten Jonathasen aitzinean, eta ezcutariac hilcen cituen berceac haren ondotic.

14. Hori içan cen Filistindarren lehembicico sarrasquia, ceinetan Jonathasec eta bere ezcutariac hil baitzuten hogoi bat guiçon, idi-pare batec iraulcen ohi duen golde bat lurren erdiaren eremuan.

1 Erregueac 14