Zenbakiak 8:8-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Gero, zekor bat eta dagokion labore-oparia —oliotan oraturiko irin garbikoa— hartuko dute; zuk barkamen-oparitarako beste zekor bat hartuko duzu.

9. Israeldarren elkarte osoa bilduko duzu eta lebitarrak elkarketa-etxolara hurbilaraziko.

10. Han, Jaunaren aurrean, israeldarrek eskuak buru gainean ezarriko dizkiete.

11. Aaronek, aurkezpen-keinua eginez, Jaunari eskainiko dizkio lebitarrak israeldarren izenean, eta Jaunaren zerbitzurako geldituko dira.

Zenbakiak 8