Zenbakiak 8:21-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Lebitarrek garbikuntza egin eta arropak garbitu zituzten. Aaronek Jaunari eskaini zizkion, errituzko aurkezpen-keinua eginez, eta haien garbikuntzarako barkamen-ohikunea egin zuen.

22. Horren guztiaren ondoren, elkarketa-etxolako zerbitzua betetzen hasi ziren, Aaronen eta beronen semeen ardurapean. Jaunak Moisesi lebitarrei buruz aginduriko guztia bete zuten.

23. Jaunak esan zion Moisesi:

24. «Hogeita bost urtetik aurrera hasiko dira lebitarrak elkarketa-etxolan duten zerbitzua betetzen,

25. eta berrogeita hamar urterekin utziko diote lanari: ez dute beren zerbitzua luzaroago beteko.

26. Lagun diezaiekete, bai, beren senideei elkarketa-etxolako eginkizunetan, baina beren zerbitzuan jardun ez. Horrela xedatuko duzu lebitarren egitekoa».

Zenbakiak 8