Zenbakiak 36:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Orduan, Jaunaren aginduz, argibide hauek eman zizkien Moisesek: «Arrazoia dute Joseren leinukoek.

6. Hona, bada, Jaunak agintzen duena Tzelofhaden alabei buruzko auzian: Hauek nahi duten gizonekin ezkon daitezke, beraien aitaren leinuko senitartekoa izatekotan.

7. Horrela, israeldarren artean ez da ondare-zatirik leinu batetik bestera aldatuko; israeldarrek nork bere aitaren ondareari atxikirik jarraituko dute.

8. Israeldar leinu bateko ondare-zati bat herentzian hartzen duen emakumea ez daiteke ezkon bere aitaren leinuko ez den gizonarekin; horrela, israeldarrek nork bere aitaren ondareari eutsiko diote,

9. eta ondarea ez da leinu batetik bestera aldatuko, baizik eta israeldar leinuek nork bere ondareari atxikirik jarraituko dute».

Zenbakiak 36