Zenbakiak 33:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Mara ere utzi eta, Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren;

10. Elimdik Itsaso Gorri ondora joan ziren hurrengo;

11. Itsaso Gorritik, Sin basamortura;

12. Sin basamortutik, Dofkara,

13. eta Dofkatik Aluxera;

14. Aluxetik abiaturik, Refidimera iritsi ziren; baina ez zen han urik herriak edateko.

15. Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren;

16. Sinai basamortutik Kibrot-Taabara;

Zenbakiak 33