Zenbakiak 32:37-38-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. israeldar elkartea iristean Jaunak konkistatu duen lurralde hau, aukerakoa da abeltzaintzarako; eta guk, zure zerbitzariok, abere asko dugu.

5. Begiko bagaituzu, emaguzu lurralde hau jabetzan; ez gaitzazu Jordan igarotzera behartu.

6. Baina Moisesek esan zien:—Nola? Zuek hemen gelditu, gainerako israeldarrak, zuen senideak, borrokara doazen bitartean?

7. Zergatik zabiltzate israeldarrak adoregabetzen, Jaunak emandako lurraldera igaro ez daitezen?

8. Horixe bera egin zuten zuen arbasoek ere, Kadex-Barneatik lurralde hau ikertzera bidali nituenean.

9. Exkol ibarrera iritsi eta lurraldea ikertu ondoren, israeldarrak adoregabetu nahi izan zituzten, Jaunak ematen zien lurraldean sar ez zitezen.

37-38. Rubenen ondorengoek Hexbon, Elale, Kiriataim, Nebo, Baal-Meon eta Sibma berreraiki zituzten, eta berreraikitako hiriei izena aldatu zieten.

39. Manasesen seme Makirren ondorengoek Galaadera joan eta konkistatu egin zuten, bertako amortarrak botaz.

40. Eta Moisesek Manasesen seme Makirren ondorengoei eman zien Galaad, eta bertan jarri ziren bizitzen.

41. Manasesen seme Jairren ondorengoek hango herrixkak konkistatu eta «Jairren Herrixkak» eman zieten izena.

42. Kenat hiria eta honen menpeko herrixkak konkistatu zituen Nobah-ek, eta bere izena eman, «Nobah» alegia.

Zenbakiak 32