Zenbakiak 32:2-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Moises, Eleazar apaiz eta elkarte-arduradunengana joan eta esan zieten:

3. —Atarot, Dibon, Jazer, Nimra, Hexbon, Elale, Sebam, Nebo eta Beon hiriak,

4. israeldar elkartea iristean Jaunak konkistatu duen lurralde hau, aukerakoa da abeltzaintzarako; eta guk, zure zerbitzariok, abere asko dugu.

5. Begiko bagaituzu, emaguzu lurralde hau jabetzan; ez gaitzazu Jordan igarotzera behartu.

6. Baina Moisesek esan zien:—Nola? Zuek hemen gelditu, gainerako israeldarrak, zuen senideak, borrokara doazen bitartean?

7. Zergatik zabiltzate israeldarrak adoregabetzen, Jaunak emandako lurraldera igaro ez daitezen?

8. Horixe bera egin zuten zuen arbasoek ere, Kadex-Barneatik lurralde hau ikertzera bidali nituenean.

9. Exkol ibarrera iritsi eta lurraldea ikertu ondoren, israeldarrak adoregabetu nahi izan zituzten, Jaunak ematen zien lurraldean sar ez zitezen.

10. Egun hartan haserre-sutan jarri zen Jauna eta zin egin zuen

Zenbakiak 32