Zenbakiak 32:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Rubenen eta Gaden ondorengoek abere-talde biziki handiak zituzten. Jazer eta Galaad lurraldeak abereak hazteko oso aukerakoak zirela ikusi zutelarik,

2. Moises, Eleazar apaiz eta elkarte-arduradunengana joan eta esan zieten:

3. —Atarot, Dibon, Jazer, Nimra, Hexbon, Elale, Sebam, Nebo eta Beon hiriak,

4. israeldar elkartea iristean Jaunak konkistatu duen lurralde hau, aukerakoa da abeltzaintzarako; eta guk, zure zerbitzariok, abere asko dugu.

5. Begiko bagaituzu, emaguzu lurralde hau jabetzan; ez gaitzazu Jordan igarotzera behartu.

6. Baina Moisesek esan zien:—Nola? Zuek hemen gelditu, gainerako israeldarrak, zuen senideak, borrokara doazen bitartean?

7. Zergatik zabiltzate israeldarrak adoregabetzen, Jaunak emandako lurraldera igaro ez daitezen?

34-36. Gaden ondorengoek Dibon, Atarot, Aroer, Atrot-Xofan, Jazer, Jogboha, Bet-Nimra eta Bet-Haran hiriak berreraiki eta gotortu zituzten, eta artegiak eraiki.

37-38. Rubenen ondorengoek Hexbon, Elale, Kiriataim, Nebo, Baal-Meon eta Sibma berreraiki zituzten, eta berreraikitako hiriei izena aldatu zieten.

Zenbakiak 32