1. Moisesek israeldarrei adierazi zien Jaunak aginduriko guztia.
2. Ondoren, Jaunaren beste aginduok adierazi zizkien Moisesek Israelgo leinuburuei:
3. «Jaunari eginiko botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duen gizasemeak ezin izango du bere hitza jan: zehatz-mehatz beteko du hitzemana.