1. Hona hemen Aaronen eta Moisesen ondorengoak, Sinai mendian Jauna Moisesi mintzatu zitzaionean.
2. Aaronek lau seme zituen: Nadab lehen-semea, Abihu, Eleazar eta Itamar.
3. Horiek gantzutu eta sagaratu zituzten apaiz-zerbitzurako;
4. baina Nadab eta Abihu semerik utzi gabe hil ziren Sinai basamortuan, Jaunaren aurrean, honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako. Beraz, Eleazar eta Itamar izan ziren apaiz beren aita Aaronen ardurapean.
5. Jaunak esan zion Moisesi:
6. «Hurbilarazi Lebiren leinua eta ezar ezazu Aaron apaizaren zerbitzura, lagun diezaion.
7. Aaron eta elkarte osoaren ordezkari gisa beteko dute lebitarrek beren zerbitzua elkarketa-etxolaren aurrean, egoitzako zereginez arduratuz.
8. Elkarketa-etxolako tresnen ardura izango dute eta israeldarren zerbitzura egongo dira egoitzako zereginak betetzeko.