7. «Zazpigarren hilaren hamarrean, batzar sakratua izango duzue; barau-eguna izango da eta ez duzue ohiko lan arruntik egingo.
8. Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
9. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekorrarekin hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo
10. eta arkume bakoitzeko lau kilo.
11. Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, Barkamen Egun handiko barkamen-opariaz eta eguneroko erre-opariez gain, berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.
12. «Zazpigarren hilaren hamabostean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Zazpi egunez egingo duzue jai Jaunaren ohorez.