Zenbakiak 29:35-39 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. «Zortzigarren egunean, amaierako batzarra izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

36. Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

37. Oparigai bakoitzari, dagozkion labore- eta isur-opariak erantsiko dizkiozue, arautua dagoenez.

38. Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.

39. «Horra hor ezarritako egunetan Jaunari eskainiko dizkiozuen opariak, botoren bat betetzeko nahiz nork bere borondatez eskainitako opariez gain, eta gainerako erre-opari, labore- eta isur-opari nahiz elkartasun-opariez gain».

Zenbakiak 29