1. «Zazpigarren hilaren lehen egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Poz-irrintzi-eguna da.
2. Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.
3. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekorrarekin hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo
4. eta arkume bakoitzeko lau kilo.
5. Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.
6. Opariok eskainiko dituzue, hilaren hasierako eta eguneroko erre-opariez gain eta beroriei dagozkien labore- eta isur-opariez gain, arautua dagoenez. Jaunak atseginez onartuko ditu bere ohorez erretako opariok.
17-34. «Bigarren egunetik zazpigarrenera, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariez gain, akats gabeko abereak eskainiko dituzue erre-oparitzat, dagozkien labore- eta isur-opariekin, eta aker bat barkamen-oparitarako. Hona erre-oparitzat eskaini beharreko abereak:«Bigarren egunean, hamabi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; hirugarren egunean, hamaika zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; laugarren egunean, hamar zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; bosgarren egunean, bederatzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; seigarren egunean, zortzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; zazpigarren egunean, zazpi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume.