Zenbakiak 28:15-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gainera, aker bat eskainiko zaio Jaunari barkamen-oparitzat, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain.

16. «Lehen hilaren hamalauan Pazkoa ospatuko duzue Jaunaren ohorez,

17. eta hilaren hamabostean zazpi eguneko jaia hasten da: egun horietan legamia gabeko ogia jango duzue.

18. Astearen lehen egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

19. Opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez: bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak—,

20. eta dagokien labore-oparia, oliotan oraturiko irina, alegia: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo

21. eta arkume bakoitzeko lau kilo.

22. Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, zeuen bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.

23. Hori guztia eginen duzue goizero egin beharreko erre-opariaz gain.

24. Zazpi jaiegunetan, egunero eskainiko dituzue Jaunaren ohorez erretzeko opariak eta hark atseginez onartuko ditu. Opariok, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain eginen dituzue.

25. Zazpigarren egunean batzar sakratua izango duzue berriro eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

26. «Asteen Jaian, lehen fruituen egunean uzta berriko fruituen oparia Jaunari aurkeztean, batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

27. Bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

28. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo

Zenbakiak 28