Zenbakiak 28:15-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

15. Gainera, aker bat eskainiko zaio Jaunari barkamen-oparitzat, eguneroko erre-opari eta isur-opariez gain.

16. «Lehen hilaren hamalauan Pazkoa ospatuko duzue Jaunaren ohorez,

17. eta hilaren hamabostean zazpi eguneko jaia hasten da: egun horietan legamia gabeko ogia jango duzue.

18. Astearen lehen egunean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

19. Opariak erreko dituzue Jaunaren ohorez: bi zekor, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak—,

20. eta dagokien labore-oparia, oliotan oraturiko irina, alegia: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo

21. eta arkume bakoitzeko lau kilo.

Zenbakiak 28