Zenbakiak 18:11-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Gainera, errituzko aurkezpen-keinua eginez eskaintzen dizkidazun beste oparigaien zati bat ematen dizuet, zuri eta zure ondorengoei, gizonezko nahiz emakumezko: garbi dagoen edonork jan dezake horietatik. Betiko lege izango duzue hau.

12. Zuri ematen dizkizut israeldarrek ekartzen dizkidaten lehen fruituak ere: olio eta ardo berrien eta gariaren zatirik hoberenak.

13. Halaber, ekartzen dizkidaten uzta guztien lehen emaitzak zureak izango dira. Zure senitartetik garbi dagoen edonork jan dezake horietatik.

Zenbakiak 18