Zenbakiak 17:22-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Moisesek itun-etxolan, Jaunaren aurrean, ezarri zituen.

23. Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen.

24. Orduan, Moisesek Jaunaren aurretik makilak atera eta israeldar guztiei erakutsi zizkien; denek ikusi zituzten, eta buruzagiek nork berea hartu zuten.

Zenbakiak 17