Zenbakiak 16:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Hori entzutean, lurreraino ahuspeztu zen Moises,

5. eta Kore eta beronen taldekoei esan zien: «Bihar goizean aditzera emango du Jaunak nor duen berea, nor duen sagaratua eta nori dagokion opariak eskaintzea. Jaunak aukeratua hurbilduko zaio.

6. Egizue, beraz, hau: zuk, Kore, eta zure taldekoek errautsontziak ekarriko dituzue,

7. bertan sua egin eta intsentsua ezarriko duzue Jaunaren aurrean. Orduan azalduko da nor aukeratu duen Jaunak eta nor duen sagaratua. Aski da, lebitarrok!»

8. Gainera, esan zion Moisesek Koreri: «Entzun, lebitarrok!

9. Gutxi al deritzozue Israelgo Jainkoak herri osoaren artetik zuek hautatuak izateari, harengana hurbildu, Jaunaren egoitzako zerbitzuaren ardura izan eta herri osoaren izenean jarduteko?

Zenbakiak 16