Zenbakiak 16:12-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Gero, Eliaben seme Datan eta Abirami dei egin zien Moisesek, baina haiek erantzun zuten: «Ez dugu joan nahi!

13. Gutxi al deritzozu esnea eta eztia darizkion lurraldetik gu ateratzeari, basamortuan hilarazteko? Eta oraindik ere guri agindu nahian al zabiltza?

14. Inondik ere ez gaituzu eraman esnea eta eztia darizkion lurraldera, ez diguzu soro eta mahastirik eman ondaretzat. Begien aurrean duguna ez ikustea nahi al duzu? Ba, ez, ez gara joango!»

Zenbakiak 16