4. Sakrifizio horiek eskaintzen dituenak litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi erantsiko dizkie
5. eta litro eta erdiren bat ardo isur-oparitzat arkume bakoitzeko.
6. Oparigaia aharia bada, bi litro oliotan oraturiko zortzi kilo irin eskainiko ditu labore-oparitzat
7. eta bi litro ardo isur-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko du oparia.
8. Erre-opari edo sakrifizio gisa zekorra eskaintzen bada —promesen bat betetzeko nahiz elkartasun-oparitarako—,
9. hiru litro oliotan oraturiko hamabi kilo irin erantsiko dira,
10. eta beste hiru litro ardo isur-oparitarako. Eta Jaunak atseginez onartuko du bere ohorez erretako oparia.
11. «Horrela egingo da zezen, ahari, arkume nahiz antxume bakoitzeko.
12. Nolanahikoa izanik ere eskainitako abere-kopurua, abere bakoitzeko dagokion labore- eta isur-oparia egingo da.