Zenbakiak 14:43-45 Elizen Arteko Biblia (EAB)

43. Aurrean zain dituzue amalektarrak eta kanaandarrak; haien ezpataz hilko zarete, utzi egin baituzue Jauna eta ez baitago jadanik zuekin».

44. Haiek, ordea, mendialdera igotzen lehiatu ziren. Baina ez Jaunaren itun-kutxa, ez Moises, ez ziren kanpalekutik mugitu.

45. Jaitsi ziren amalektarrak eta kanaandarrak mendialdetik eta garaitu egin zituzten eta porrokatu, Hormaraino pertsegituz.

Zenbakiak 14