Zenbakiak 12:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Bat-batean, esan zien Jaunak Moisesi, Aaroni eta Miriami: «Zoazte hirurok elkarketa-etxolara».Han joan ziren hirurak.

5. Horretan, Jauna jaitsi zen laino-adarrean eta etxolaren sarreran kokatu. Eta Miriami eta Aaroni dei egin zien. Hurbildu zirelarik,

6. Jaunak esan zien: «Entzun esan behar dizuedana:«Zuen arteanprofetarik baldin bada,ikuskaritanematen natzaio ezagutzeraeta ametsetan mintzatzen.

7. Ez, ordea, neure zerbitzari Moisesi:konfiantza osoko gizona dutneure etxean;

8. ahotik ahora hitz egiten diot,aurrez aurre eta ez hitz-erdika.Hark nire irudia ikusten du,Jaun honena.«Nola ausartzen zarete, beraz, Moisesez gaizki-esaka jardutera?»

9. Biziki haserretu zen Jauna haien kontra eta alde egin zuen.

Zenbakiak 12