Zenbakiak 12:14-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Jaunak erantzun zion:—Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Beraz, geldi bedi zazpi egunez kanpalekutik urruti; ondoren, itzuliko da.

15. Horrela, kanpalekutik urruti utzi zuten Miriam zazpi egunez. Herria ez zen abiatu Miriam bildu zitzaien arte.

16. Gero, Hatzerotetik abiatu eta Paran basamortuan etxolatu ziren.

Zenbakiak 12