Zenbakiak 10:22-29 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan,

23. manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean

24. eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.

25. Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,

26. axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean

27. eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.

28. Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.

29. Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari:—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.

Zenbakiak 10