Zakarias 6:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Begiak berriro jaso eta lau gurdi ikusi nituen bi mendiren artetik agertzen; mendiak brontzezkoak ziren.

2. Lehenengo gurdiko zaldiak gorriak ziren, bigarrengoak beltzak,

3. hirugarrengoak zuriak, eta laugarrengoak nabarrak.

4. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Zer esan gura dute, jauna?

5. Aingeruak erantzun zidan:—Zeruko lau haizeak dira: mundu osoaren Jabearen zerbitzuan daude, eta orain badoaz.

6. Zaldi beltzen gurdia iparraldeko lurralderantz, zaldi zuriena haien atzetik, eta nabarrena hegoaldeko lurralderantz.

Zakarias 6