Zakarias 5:6-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. —Zer da? —galdetu nion.Hark erantzun zidan:—Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua adierazten du.

7. Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jesarria.

8. Aingeruak adierazi zidan:—Gaiztakeria da.Ontzi barrura bultza egin zion emakumeari eta berunezko estalkia ezarri gainean.

9. Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten.

10. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruari galdetu nion:—Nora daramate ontzia?

11. Eta hark erantzun:—Babiloniara; han santutegia eraikiko diote, eta prest dagokeenean, oin-aulki gainean jarriko dute.

Zakarias 5