Zakarias 5:5-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Adierazpenak ematen zizkidan aingeruak, hurbildurik, esan zidan:—Jaso begiak eta begiratu agertzen ari denari.

6. —Zer da? —galdetu nion.Hark erantzun zidan:—Ontzi handi bat da: lurralde guztiaren bekatua adierazten du.

7. Ontzia berunezko estalkiz itxia zegoen. Estalkia jaso zutenean, emakume bat agertu zen ontzi barruan jesarria.

8. Aingeruak adierazi zidan:—Gaiztakeria da.Ontzi barrura bultza egin zion emakumeari eta berunezko estalkia ezarri gainean.

9. Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten.

Zakarias 5