Zakarias 14:3-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Orduan, Jauna aterako da nazio horien aurka borrokara, lehenagoko guduetan egin ohi zuen bezala.

4. Egun hartan, Oliamendi gainean jarriko ditu oinak, Jerusalemen sortaldean. Bitan ebakiko da Oliamendi, eta haran bat azalduko da sortaldetik sartaldera; mendiaren erdi bat iparralderantz aldenduko da, beste erdia hegoalderantz.

5. Mendi arteko haran horretatik egingo duzue ihes, Atzaleraino iritsiko baita. Ihes eginen duzue, zuen aurrekoek Judako errege Uziasen egunetan lurrikaragatik egin zuten bezala. Orduan, Jauna, nire Jainkoa, etorriko da, bere aingeru guztiekin.

Zakarias 14