13. Orduan, Jaunak hitz atsegin eta pozgarriak erantzun zizkion adierazpenak egiten zizkidan aingeruari.
14. Aingeruak Jaun ahalguztidunaren mezu hau aldarrikatzeko agindu zidan:«Maitasun biziz maite dut Jerusalem,espa handiz Sion;
15. horregatik, haserre gorritan nagoatzerriko nazio ustetsuen aurka:nik neure haserrea arindu nuelarik,haiek nire herriahondatzen lagundu zutelako».
16. Orain, bada, honela dio Jaunak:«Erruki natzaio Jerusalemi:nire etxea berriro eraikiko dute,baita hiri osoa ere».
17. Aingeruak Jaun ahalguztidunaren beste mezu hau ere aldarrikatzeko agindu zidan:«Berriro ere gainez egingo duteondasunez nire hiriek,berriro kontsolatuko dut Sion,nire aukeratua izango daberriro Jerusalem».