Sofonias 3:12-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

12. Eta jende apal eta behartsuautziko dut zurean:niregan izango dute babes.

13. Israelen bizirik geldituekez dute aurrerantzeanbidegaberik egingo,ez gezurrik esango,ez beren ahotanengainu-hitzik izango.Eta inoren beldurrik gabejango dute eta atseden hartuko».

14. Egin kantu, Sion hiri!Egin poz-irrintzi, Israel!Poztu, Jerusalem,alaitu bihotz-bihotzez!

15. Alde batera utzi baitu Jaunakzure aurkako epaia,uxatu ditu zure etsaiak.Jauna, Israelgo erregea,zurekin dago:ez zara gehiagoezeren beldur izango.

Sofonias 3