Santiago 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Senideok, ez zaitezte ibil denok maisu izan nahian; jakizue maisuok auzi zorrotzagoa izango dugula,

2. denok baitugu askotan huts egiten. Hizketan hutsik egiten ez duena bete-beteko pertsona da, bere izate osoa menpean edukitzeko gauza dena.

3. Zaldiei, menderatzeko, ahokoa jartzen diegu eta, horrela, haien gorputz osoa gidatzen.

4. Horrelaxe itsasontziak ere: hain handia izan eta haize indartsuek bultzaturik ere, aski du lemazainak lema koskor bat hura nahi duen lekura gidatzeko.

Santiago 3