1. Nik, Santiagok, Jainkoaren eta Jesu Kristo Jaunaren zerbitzari honek, atzerrian zabaldurik dagoen Jainkoaren herriko guztioi, agur!
2. Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean.
3. Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar.
4. Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak.
5. Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.
6. Baina eska dezala fedez eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita.
19-20. Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.