Salmoak 98:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Egin irrintzi Jaunari, lurtar guztiok,egin poz-oihu eta kantu, jo soinua!

5. Ospatu Jauna zitaraz, zitaraz eta kantu ederrez!

6. Turuta eta adar-hotsez, egin irrintzi errege den Jaunari!

7. Egin beza orro itsasoak eta bertako guztiak,munduak eta bertan bizi direnek!

8. Egin bezate txalo ibaiek, poz-oihu aho batez mendiek

9. Jaunaren aurrean, bai baitator lurra gobernatzera.Justiziaz gobernatuko du mundua, zuzenbidez herriak.

Salmoak 98