Salmoak 94:20-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Lagun izango ote dituzu epaile makurrak,legea mespretxatuz zorigaitza sortzen dutenak?

21. Zintzoari erasotzen diote, hiltzeko,errugabea heriotzara kondenatzen.

22. Baina nik Jauna dut ihesleku,Jainkoa neure babes-harkaitz.

23. Beren bidegabekeriaren ordaina emango die,beren gaiztakeriengatik suntsituko ditu:gure Jainko Jaunak suntsituko ditu!

Salmoak 94