Salmoak 92:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Salmoa. Larunbaterako kanta.

2. Bai eder, Jauna, zu goresteaeta Goi-goiko hori kantuz ospatzea,

3. goizean zure maitasuna iragartzea,gau osoan zure leialtasuna,

4. hamar hariko harpaz, zitara-soinuz!

5. Pozarren nauka, Jauna, zure ekintzak,poz-oihuka zuk egindakoak.

6. Bai handiak, Jauna, zuk eginak!Zein sakonak zure egitasmoak!

7. Ergela ez da jabetzen, zentzugabeak ez du ulertzen.

8. Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,garatu gaizkile guztiak:betiko hondatuak izango dira!

9. Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!

10. Zure etsaiak, ordea, Jauna,bai, zure etsaiak galdu egingo dira,gaizkile guztiak sakabanatuko.

Salmoak 92