4. Bere hegalpean emango dizu gerizpe,haren lumapea izango duzu babesleku,haren besoa babeski eta koraza.
5. Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,ez egunez jaurtitako geziari;
6. ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.
7. Zure ezkerraldean mila,zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,zu ez zaitu joko.
8. Begiak zabaldu ordukoikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,
9. Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
10. Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,ez da zure etxera hondamenik iritsiko.
11. Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.