Salmoak 90:9-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Zure suminez akitzen dira gure egun guztiak,hasperen batean amaitzen gure urteak.

10. Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei:gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;bizitza arin doa, hegan goaz!

11. Nork ezagutzen du zure haserrearen indarra?Nork dio aski beldur zure suminari?

12. Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten,jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen.

13. Itzul zakizkigu, Jauna! Noiz arte haserre?Erruki zeure zerbitzarioi!

14. Ase gaitzazu goizero zeure maitasunaz,bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dezagun.

15. Eman zoriona orain arteko egun estuen ordez,ikusi ditugun urte gorrien ordez.

16. Zure zerbitzariok ikus dezagula zure ekintza,eta gure seme-alabek zure nagusitza!

Salmoak 90